Olatz zapata-dendan, Kimetz belar-dendan eta Artlepo eta Kukuka arropa-dendetan likidazio egunak larunbatera arte

Ttipi-Ttapa 2020ko abu. 27a, 18:30

Lau dendetan eginen dute stocka.

Udari adio errateko, abuztuaren 27tik 29ra bitarte, ortzegunetik larunbatera, likidazio azoka izanen dute Donezteben. 10:00etatik 13:00etara eta 16:30etik 19:30era bitarte herriko lau komertziotan deskontu aprobetxagarriak izanen dituzte.

Kukuka haur arropa dendan 2020 udako jantziak prezio erdian izanen dira eta aitzineko denboraldietakoak hiru, bortz, hamar eta hamabortz eurotan.

Artlepon mahuka motzeko kamisetak 17, 19 eta 21 eurotan, txaketak eta kanguroak 31, 34 eta 37 eurotan eta mahuka luzeko kamisetak 19 eta 21 eurotan izanen dira.

Kimetz belardendan Dippner oinetakoak, ume eramaileak, edoskitze kuxinak, horien fundak, txintxirrinak eta ausikika aritzeko objektuak %35eko beherapenarekin izanen dira.

Zapatak eskainiko ditu Olatz zapata-dendak. Denboraldi honetakoak %50eko deskontuarekin eta azken unitateak 10, 20 eta 25 eurotan.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun