Argazki eta olerki erakusketa ireki dute abuztuaren 6tik 29ra Senperen

Ttipi-Ttapa 2020ko abu. 9a, 12:00
Senpereko Larraldean zabaldu dute erakusketa.

Amotz auzoko Larraldean Argi”hitz”kiak erakusketa ikusgai dago

'Hatsa'-kideen eta beren lagunen arteko laugarren erakusketa zabalik da abuztuaren 6tik 29ra Senpereko Amotz auzoko Larraldean. Hatsa elkartearen urteko olerki bilduman parte hartu duten gehienen idatziak 110 bat kuadrotan ageri dira, Auxtin Zamoraren argazki artistikoeri loturik. 16:00etatik 19:00etara irekiko dituzte Larraldeako ateak.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun