Oharrean adierazi dutenez, «duela hainbat urte Baztan bailaran izandako uholdeek eragindako hondamendiaren aitzinean herriak izandako jarrera» goraipatu nahi dute eta horretarako «baztandarren beharra» omen dute.
Parte hartzeko abuztuaren 29an, heldu den larunbatean, 12:00etatik aitzinera Elizondoko Arizkunenea jauregira joateko deia egin dute: «bertan elkartuko gara zuen ahotsak grabatuko ditugu». Animatzeko deia eginez itxi dute gonbidapena: «animatu zuen ahotsarekin gure abestiari urte hartan herriak izandako indar bera ematera!».