Tomas Sobrinoren margolanak ikusgai izanen dira Elizondon abuztuan

Ttipi-Ttapa 2020ko uzt. 29a, 09:00
Sobrinoren margolan koloretsuak zintzilikatuko dituzte Arizkunenean.

Abuztuaren 1etik 30era irekiko du erakusketa Arizkunenean

Tomas Sobrino Habans margolari elizondoarrak Modos de ver (Ikusmoldeak) erakusketa zabalduko du Elizondoko Arizkunenea Kultur Etxeko lehen solairuan abuztuaren 1etik 30era. Astelehenetik ortziralera, 18:00etatik 21:00etara eta larunbat eta besta egunetan, 11:30etik 13:30era eta 18:00etatik 21:00etara irekiko dituzte aretoko ateak. Abuztuaren 1ean, larunbatean 18:00etan irekiko dute erakusketa, baina aurtengo egoera berezia dela-eta, ez da ohiko inaugurazio-luntxa eginen.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun