08:00etatik 18:00etara plazan zabalduko dute erakusketa eta sartzea urririk izanen da. Sarako Izarra Errugbi Taldetik adierazi dutenez, sartzeko maskara erabiltzea baitezpadakoa izanen da eta eguraldi txarra baldin bada, hitzordua bertan behera utziko dutela aitzinatu dute.
Baztan-Bidasoko ekoizleek eta artisauek Erratzuko plazan azoka eginen dute heldu den igandean, abuztuaren 23an. Goizez, 10:00etatik 14:00etara, euren lanak eta produktuak ikusgai eta salgai paratuko dituzte.
Erreka Dantza Taldeak, Doneztebek0 Udalaren laguntzaz, dantzazaleentzako hitzorduak antolatu ditu. Abuztuaren 23an eta 28an, heldu den igandean eta hurrengo ortziralean, Bear Zana plaza izanen dute bilgune.
Ameli ipuin-kontalariaren eskutik, ipuin kontaketa ederraz gozatzeko aukera izanen dute haurrek heldu den igandean, abuztuaren 23an, Lesakan. Iturbena plazan izanen da Uda bete ipuin emanaldia, 18:30ean hasita.
Niff on Tour egitasmoak Doneztebeko zineman izanen du geldialdia igandean, abuztuaren 23an. 18:30ean hasita hiru film labur pantailaratuko dituzte: harremanak, bizipenak, historia, mendiko gertakariak... ezagutzeko bide emanen dutenak.
Abuztuaren 1etik 30era irekiko du erakusketa Arizkunenean
Uda osoan musika eta dantza emanadiak izanen dira Beran, Donamarian, Elizondon, Leitzan eta Zugarramurdin ere
Amotz auzoko Larraldean Argi”hitz”kiak erakusketa ikusgai dago 'Hatsa'-kideen eta beren lagunen arteko laugarren erakusketa zabalik da abuztuaren 6tik 29ra Senpereko Amotz auzoko Larraldean. Hatsa elkartearen urteko olerki bilduman parte hartu duten gehienen idatziak 110 bat kuadrotan ageri dira, Auxtin Zamoraren argazki artistikoeri loturik. 16:00etatik 19:00etara irekiko dituzte Larraldeako ateak.
‘Pirinioetako bihotzera bidaia’ goiburupean ExpoPiribus jarduerak hasi dituzte Bertizen uztailaren 21etik abuztuaren 2ra. Egun horietan, Juan Carlos Pikabearen ‘Mendiko ohiturak’ erakusketa zabaldu dute Bertizko jauregiaren erakusketa-aretoan, baina margolari lesakarrak aipatu digunez, abuztuan ere aretoa librea zegoenez, hilabete osoan ikusgai izanen dira gure inguruko inauteri, besta eta ohiturak irudikatzen dituzten 22 margolanak.
Doneztebeko Ezkurra pilotalekuan jokatuko dituzte partidak. Gaur, abuztuaren 21ean, 22:00etan hasiko dira eta Jabalera eta Garces Eloy eta Saldias aurka ariko dira. Segidan, Uterga eta Otanok Aldabe eta Ionen kontra jokatuko dute.
Apirila | ||||||
---|---|---|---|---|---|---|
al | ar | az | og | ol | lr | ig |
1 | 2 | 3 | 4 | 5 | 6 | 7 |
8 | 9 | 10 | 11 | 12 | 13 | 14 |
15 | 16 | 17 | 18 | 19 | 20 | 21 |
22 | 23 | 24 | 25 | 26 | 27 | 28 |
29 | 30 |