Errugbi taldeak antolatuta selauru hustea eginen dute igandean Saran

Ttipi-Ttapa 2020ko abu. 19a, 17:00

08:00etatik 18:00etara plazan zabalduko dute erakusketa eta sartzea urririk izanen da. Sarako Izarra Errugbi Taldetik adierazi dutenez, sartzeko maskara erabiltzea baitezpadakoa izanen da eta eguraldi txarra baldin bada, hitzordua bertan behera utziko dutela aitzinatu dute.

Interesa dutenek 06 88 16 71 59 telefonora deitu beharko dute. Erakusketaz gain, eramateko edatekoa eta jatekoa, taloa eta paella, izanen da.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun