XV. Erremonte Txapelketako final-laurdenak jokatuko dituzte gaur eta bihar Donezteben

Ttipi-Ttapa 2020ko abu. 21a, 10:30
Abuztuaren 11n egin zuten txapelketaren aurkezpena.

Doneztebeko Ezkurra pilotalekuan jokatuko dituzte partidak. Gaur, abuztuaren 21ean, 22:00etan hasiko dira eta Jabalera eta Garces Eloy eta Saldias aurka ariko dira. Segidan, Uterga eta Otanok Aldabe eta Ionen kontra jokatuko dute.

Larunbatean, hilaren 22an, ordu berean emanen diote segida txapelketari. Jabalera eta Agirrezabalagak Eloy eta Larretxea izanen dituzte aurrez aurre. Ondotik, Ezkurra II.ari eta Barricarti pasatuko diote lekukoa, Matxin III.aren eta Azpirozen kontra lehiatzeko. Ezkurrak herritarren babesa izanen du lagun, baina Iruñeko Alde Zaharreko Txapelketako finalean eskumuturrean izandako lesioaz geroztik geldirik egon da. Joan den asteartean herrian saiakera egin ondotik, frontoira itzuli da. 

Ikusleek bi eguneko jaialdiaz gozatzeko, hamar euro ordaindu beharko dituzte eta sarrerei esker bildutako dirua minbizia duten haurren aldeko Adano elkartearentzat izanen da. Horrez gain, maskarak erabiltzeko, distantziak zaintzeko eta tenorez joateko deia egin dute.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun