Abuztuaren 23an, 12:00etan, 12 urtetik goitikoen txanda izanen da; hilaren 28an, ortziralean, berriz 2 eta 12 urte bitartekoena. Azken horiek 18:00etan elkartuko dira. Saio bakoitzean gehienez ere 50 laguneko edukiera izanen da eta 10 laguneko taldeetan banatuko dira. Era berean, segurtasun neurriak bermatuko direla jakinarazi dute.