Ixtegiko bordan sasiardi bildotsa dastatuz eta zintzurrak bustiz borobilduko dute goiza. Lehen sektoreak mendi eta paisaian egiten duen ekarpena ezagutarazteko asmoz, Larreratze Eguna antolatu dute Leitzako Udalak, Leitzeko Kontsumo Taldeak, Bertatik Bertara Elkarteak, Mendibil Mendi Taldeak eta Aurrera Kirol Elkarteak elkarlanean. Apirilaren 27an, larunbatean, zehaztu dute hitzordua.
Baserritarren lana eskertu eta plazaratzeko laugarrenez, antolatu dute Berako Azienda feria. Apirilaren 27an, larunbatean, izanen da Kiroldegi aitzinean. Bertaratzen direnek aziendak ikusteko ez ezik, inguruko ekoizleen salgaiak erosteko aukera izanen dute. Bazkariarekin borobilduko dute eguna.
Urtarrilaren 30era arte eman daiteke izena eta otsailetik maiatzera eskainiko dituzte Musika Eskolan larunbatero Berako Udalak eta Berako Kultur Batzordeak antolatuta, gaita eta atabala tailerrak eskainiko dituzte otsailetik ekainera larunbatero 13:00etatik 14:00etara Isidoro Fagoaga Udal Musika Eskolan. Izena emateko epea urtarrilaren 30era bitarte zabalik dago eta 100 euro ordaindu behar da. Ikastaro bakoitzeko guttieneko kopurua bortz lagunekoa da. Izena emateko 948 012 012 telefonora deitu behar da. Argibide gehiago Berako Kultur Etxean, 948 631222 telefonora deituz edo kultura@bera.eus helbide elektronikora idatziz.
33.000 euroko aurrekontuarekin 26 panel zaharberritu dituzte eta ‘Bertizko argia’ erakusketan ikusgai daude 30 urtez itzalpean gordea izan ondotik, zaharberritu eta argitara atera dute Bertizko jaurerriko kapera ondoan dagoen markesinako beirate modernista aberatsa.
Torrean ikusi ahal izanen da. Emakume nekazariak ardatz dituen argazki-erakusketa ikusgai dago Leitzako Torrean. Eskubideak eta errealitatea argazkitan izoztuta biltzen dituen erakusketaren lehenengo zatia maiatzaren 5a, igandea, arte ikusi ahal izanen da.
Lau asteartez bilduko dira udaletxeko lehendabiziko solairuan
Maiatzaren 8ra arte aurkeztu ahal izanen dira. San Migel ikastetxeko lehiaketa ere martxan da dagoeneko. Sanpedroak iragartzeko, Udalak IV. kartel lehiaketa antolatu du. Lehiaketa honetan parte-hartze idekia da eta interesatuek maiatzaren 8ra arte izanen dute lanak aurkezteko aukera, udaletxeko bulegoetan.
Turismo Bulegoan izanen dira ikusgai kartelak, programako azalak eta kontrazalak Lesakako Udalak aurtengo Sanferminak iragartzeko deitutako kartel, programaren azal eta kontrazal lehiaketara aurkeztutako lanak ikusteko eta bozkatzeko aukera izanen da apirilaren 18tik 28ra Beheko Plaza 5eko Turismo Bulegoan. Denera 7 kartel, 7 azal eta kontrazalerako 145 marrazki aurkeztu dituzte.