Lehen sektoreak paisaian egiten duen ekarpena ezagutarazteko Larreratze Eguna Leitzan apirilaren 27an

Ttipi-Ttapa 2019ko api. 22a, 13:00
Hainbat eragilek elkarlanean antolatu dute.

Ixtegiko bordan sasiardi bildotsa dastatuz eta zintzurrak bustiz borobilduko dute goiza.

Lehen sektoreak mendi eta paisaian egiten duen ekarpena ezagutarazteko asmoz, Larreratze Eguna antolatu dute Leitzako Udalak, Leitzeko Kontsumo Taldeak, Bertatik Bertara Elkarteak, Mendibil Mendi Taldeak eta Aurrera Kirol Elkarteak elkarlanean. Apirilaren 27an, larunbatean, zehaztu dute hitzordua.

Goizean goiz hasi eta eguerdira bitarte mendiaz, bertako produktuez eta kulturaz gozatzeko aukera izanen dute. 08:00etan plazatik abiatuko dira, Mendibil Mendi Taldeko kideekin eta 08:30ean Telleriko sasi-ardiekin elkartuko dira Baztarla bidean. Ibilbide laburragoa egin nahi dutenak 10:30ean Sasainera iritsiko dira. Sasiardi saila Mendibilen larreratu eta larreen bilakaera ezagutuko dute 11:00etan. 11:30ean, Leitzeko Kontsumo Taldearen eskutik, Ixtegiko bordan sasiardi bildotsa dastatu eta zintzurrak bustiko dituzte.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun