Berako IV. Azienda feria apirilaren 27an izanen da

Ttipi-Ttapa 2019ko api. 24a, 18:00
Bertako aziendak ikusgai izanen dira Kiroldegi aitzinean.

Baserritarren lana eskertu eta plazaratzeko laugarrenez, antolatu dute Berako Azienda feria. Apirilaren 27an, larunbatean, izanen da Kiroldegi aitzinean. Bertaratzen direnek  aziendak ikusteko ez ezik, inguruko ekoizleen salgaiak erosteko aukera izanen dute. Bazkariarekin borobilduko dute eguna.

Berako Udalak adierazi duenez, egun hau posible ahal izateko «nahi ta nahiezkoa da antolaketan dabiltzan boluntarioen eta inguruko baserritarren parte hartzea». Hori dela eta Berako baserritarrei deia luzatu diete beraien aziendak eta produktuak azokara eramatera animatzeko. Parte hartzaile bakoitzari bi txartel emanen zaizkio erakusketa ondotik eskolako jantokian emanen den bazkarirako.  Garraioa ere antolakuntzaren esku izanen da hala eskatzen badute.  Interesa duenak 647 25 47 08 telefonora deitu  beharko du.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun