Lesakako Sanferminetarako lehiaketara aurkeztutako lanak ikusgai izanen dira apirilaren 18tik 28ra

Ttipi-Ttapa 2019ko api. 18a, 10:00
Sanferminetako kartela eta programako azalak aukeratu daitezke egunotan Turismo Bulegoan.

Turismo Bulegoan izanen dira ikusgai kartelak, programako azalak eta kontrazalak

Lesakako Udalak aurtengo Sanferminak iragartzeko deitutako kartel, programaren azal eta kontrazal lehiaketara aurkeztutako lanak ikusteko eta bozkatzeko aukera izanen da apirilaren 18tik 28ra Beheko Plaza 5eko Turismo Bulegoan. Denera 7 kartel, 7 azal eta kontrazalerako 145 marrazki aurkeztu dituzte.

Turismo Bulegoa zabalik

Izan ere, Aste Santua dela eta, Beheko Plaza 5eko Turismo Bulegoa zabalik izanen da egun eta ordutegi berean, apirilaren 18tik 28ra. Apirilaren 18tik 22ra eta 24tik 28ra, 10:00etatik 14:00etara irekiko ditu ateak. Apirilaren 23an itxita egonen da.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun