Ortziralean 19:30ean Elizondoko plazatik abiatuta, herrian barna itzulia eginen dute Martxoaren 15erako klima aldaketaren kontra sistema aldarazteko ikasle greba deitu dute mundu mailan. Deialdiaren helburuarekin bat eginez, Baztanen bizikleta ibilaldia eginen dute egun berean arratsaldeko 7:30ean Elizondotik plazatik abiatuta, herrian barna itzulia egiteko.
Zinema aretoan bilduko dira 19:30ean
Ortzirale arratseko 11etan hasita Kataku Herri Ostatuan Marmoka taldeak kontzertua eskainiko du martxoaren 15ean, ortziralean 23:00etan Berako Kataku Herri Ostatuan. Bertzeak bertze, 2019an kaleratu duten Plakton EPko kantuak aditzeko aukera izanen dute bertatzen direnek.
Bertze urte batez, inauterietako argazki lehiaketa antolatu du erran.eus atariak. Ilbeltzean hasi ziren inauteriak gurean eta martxoko lehen asteburu honetan izanen dute segidarik zabalena. Ondotik, argazki lehiaketan parte hartzeko bete beharreko oinarriak, epeak eta sariak zehaztu ditugu.
Ostiralera arte eman daiteke izena udaletxean.
Otsailaren 1etik apirilaren 12ra bitarte ortziraletan, 20:00etatik 21:45era, bilduko dira.
Urtarrilaren 30era arte eman daiteke izena eta otsailetik maiatzera eskainiko dituzte Musika Eskolan larunbatero Berako Udalak eta Berako Kultur Batzordeak antolatuta, gaita eta atabala tailerrak eskainiko dituzte otsailetik ekainera larunbatero 13:00etatik 14:00etara Isidoro Fagoaga Udal Musika Eskolan. Izena emateko epea urtarrilaren 30era bitarte zabalik dago eta 100 euro ordaindu behar da. Ikastaro bakoitzeko guttieneko kopurua bortz lagunekoa da. Izena emateko 948 012 012 telefonora deitu behar da. Argibide gehiago Berako Kultur Etxean, 948 631222 telefonora deituz edo kultura@bera.eus helbide elektronikora idatziz.
Nafarroako Unibertsitate Publikoaren eskutik, martxoko larunbatetan eginen dute Ikasi dron bat egiten ikastaroa antolatu dute Berako Udalak eta Nafarroako Unibertsitate Publikoak, 16 urtetik goitikoei zuzendua. Martxoaren 9, 16, 23 eta 30ean eskainiko du Andres Abrego Arlegik Beralandetan, 09:00etatik 14:00etara (denera 20 orduko ikastaroa). Izen-ematea martxoaren 1a arte egin daiteke (10 euro), 948 012 012 telefonora deituta, astelehenetik ortziralera 08:00etatik 19:00etara.
Lanak apirilaren 12a baino lehen aurkeztu beharko dira eta herri bozketaren bidez aukeratuko dira irabazleak Lesakako Udalak, 2019ko Sanferminetako programaren azala eta bestak iragarriko dituen kartela aukeratzeko lehiaketa deitu du, Lesakan jaio edota bertan bizi direnentzat. Lanak udal bulegoetan aurkezteko epea apirilaren 12ko 13:00etan bukatuko da, lehiaketa hauetan ohikoa den sistema erabiliz.