Marmoka taldeak kontzertua eskainiko du martxoaren 15ean Beran

Ttipi-Ttapa 2019ko mar. 13a, 13:00
Bidasoaldeko kideek osatzen dute Marmoka taldea.

Ortzirale arratseko 11etan hasita Kataku Herri Ostatuan

Marmoka taldeak kontzertua eskainiko du martxoaren 15ean, ortziralean 23:00etan Berako Kataku Herri Ostatuan. Bertzeak bertze, 2019an kaleratu duten Plakton EPko kantuak aditzeko aukera izanen dute bertatzen direnek.

Marmoka taldea 2014an sortu zuten Hondarribian Bidasoaldeko zenbait lagunek. Bidean, bi disko kaleratu dituzte 2015ean Marmoka eta 2017an Bidaide. Aurtengo urtarrilean iritsi da Plakton izenburupean lan berria, hiru kantu biltzen dituen EPa. Talde sortzailetik Koldo Emeryk (ahotsa) eta Ibai Larraldek (kitarra eta ahotsak) jarraitzen dute. RubenYergarentzat (baxua) bigarren lana da, aurreko diskoan Telmo Iridoy ordezkatu zuen. Baterian, aldiz, Ortzi Alonsok Gorka Emazabalek utzitako hutsunea bete du.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun