Altsasuko gazteei buruzko hitzaldia ortziralean Donezteben

Ttipi-Ttapa 2019ko mar. 13a, 19:05

Eskualdeko herritarrek martxoaren 24an Altsasun eginen den manifestaziora joateko autobusa antolatzeko asmoa dute.

Zinema aretoan bilduko dira 19:30ean

Altsasuko gurasoak Donezteben izanen dira ortzirale arratsaldean. Beraien seme-alaben auziaren egoeraren berri emanen dute. Zineman zehaztu dute hitzordua, 19:30ean.

Manifestaziora autobusa

Eskualdeko herritarrak martxoaren 24an, igandean, 12:00etan, Altsasun eginen den manifestaziora joateko autobusa antolatzekotan dabiltza.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun