Kirolzaleak prest daude igandeko hitzordurako Maiatzaren 6an, igandean, 08:30ean kirol-zelaitik abiatuko da Senpereko Zaldubi ikastolaren aldeko seigarren mendi bizikleta ibilaldia. Pirripitentzat bi ibilbide izanen dira aukeran, bata 20 kilometratakoa (880 metrako malda) eta bertzea 30 kilometratakoa (1.300 metroko malda).
Larunbateko proban Nafarroako txapelketa erabakiko da eta Euskadiko Openerako puntuagarria izanen da Xabi Telletxea zena gogoan, aurten ere BTT edo mendi bizikleta jautsiera antolatu du Igantziko Biltoki Elkarteak. Maiatzaren 12an eginen da eta aurtengoa zortzigarren aldia izanen da Xabi Telletxearen omenez, nahiz eta berez, 2002an egin zen lehen edizioa.
Maiatzaren 12an, 09:30ean, Doneztebeko Ekaitza ostatuan dute hitzordua Heldu den larunbatean, maiatzaren 12an, Solaslaguna egitasmoaren harira, Malerrekako txoko ederrak ezagutzeko, bi ordu inguruko mendi itzulia izanen dute. Bertzeak bertze, Legarrea zuloa ikusteko eta bertako istorioa entzuteko geldialdia eginen dute.
Maiatzaren 7, 8, 9 eta 10ean eman daiteke izena, kiroldegian Heldu den larunbatean, maiatzaren 12an, hamabost urtetik gorakoentzat Autobabes ikastaroa eskainiko dute Leitzako Udal Kiroldegian. Meatxuzko egoera baten aurrean beharrezkoa den erantzun emozionalerako eta autokontrolerako bitartekoak izanen dituzte langai. Hala, autobabeserako teknika erraz eta eraginkorrak ikasiko dituzte.
Sarrerak Maimur liburu-dendan eta Torrea eta Peritza ostatuetan jarri dituzte salgai Kultur Aroaren harira, Tartean antzerki taldearen Ez dok hiru antzezlan akustikoaz gozatzeko aukera izanen da maiatzaren 12an, larunbatean, Leitzan. Zineman dute hitzordua, 19:00etan. Sarrerak Maimur liburu-dendan eta Torrea eta Peritza tabernetan jarri dituzte salgai. Helduek hamar euro ordaindu beharko dituzte; 14 eta 18 urte bitartekoek, berriz, sei euro.
Giltzarri abesbatzarekin batera, Burgosko Ganbera Abesbatza eta Azkoiengo Udal Musika Eskolakoa ariko dira larunbat arratseko 8etatik aitzinera komentuan Giltzarri Abesbatzak, Lesakako udalaren laguntzaz Bortzirietako Abesbatzen III. Topaketa antolatu du maiatzaren 12an, larunbatean 20:00etan komentuan. Giltzarrirekin batera, Burgosko Isabel I Unibertsitateko Ganbera Abesbatza eta Azkoiengo Udal Musika Eskolako Abesbatza ariko dira. Sarrera doan izanen da.
Larunbat arratseko 8etan Kultur Etxean Maiatzaren 12an, larunbatean 20:00etan Kultur Etxean, kontzertua eskainiko du Beñat Igerabidek, Geldialdi bakoitzean diskoa aurkeztuz. Sarrera 5 euro kobratuko da.
Lanak ekainaren 1era arte aurkezten ahal dira eta 400 euroko saria izanen da Bestak prestatzen hasiak dira Beran. Martxoaren 6an egin zuten lehen bilera irekia eta orain, bestetako egitarauaren azalerako lehiaketaren deialdia zabaldu du Berako Kultur Batzordeak. Lanak ekainaren 1era arte (ortziralea) eta eguerdiko 13:30 baino lehen aurkeztu beharko dira Herriko Etxeko Bulegoetan gisa honetako lehiaketetan ohikoa den sistema erabiliz eta sari bakarra izanen da, 400 eurokoa, baina saria hutsik ere geratzen ahal da.
Lanak maiatzaren 20ra bitarte aurkez daitezke Berako kultur etxean Berako kultur Batzordeak eta Bortzirietako Bertso eskolak, Euskara Mankomunitatearen laguntzarekin, Baztan-Bidasoaldeko 31. Bertsopaper lehiaketa antolatu dute, Baztan-Bidasoa inguruan bizi direnentzat. Lanak Berako kultur etxean aurkeztu behar dira, maiatzaren 20a baino lehen, gisa hauetako lehiaketetan ohikoa den sistema erabiliz.
Lanak ekainaren 1a baino lehen aurkeztu beharko dira Herriko Etxeko buzoian Elizondoko Herriak bestetako kartel lehiaketa antolatu du aurten ere. Lehiaketa irekia izanen da eta nahi adina lan aurkezten ahal izanen dira. Ondoko testua agertu beharko da: Santioak 2018 Elizondoko bestak, Uztailaren 24tik 28ra. Ekainaren 1a baino lehen aurkeztu beharko dira.
Apirilaren 24tik maiatzaren 18ra jarri dute Arizkunenea Kultur Etxean Baztango udalak Gervasio Sanchez-en argazki erakusketa bat aurkeztu du apirilaren 24an Elizondoko Kultur Etxean. Sarajevo, gerra eta bakea izenburupean antolatu dute Euskal Fondoak eta Baztango Kultura Zerbitzuaketa maiatzaren 18ra bitarte dago ikusgai.
Apirilaren 26tik maiatzaren 12ra erakusketa Kultur Etxean, solasaldia eta txangoa eginen dituzte Espainiako Gerra garaian eta ondotik bortxazko lana egin behar izan zuten langile batailoiek Beran utzitako arrastoa ezagutzeko egitarau zabala prestatu dute Berako Udalak eta Kultura Batzordeak.
Zortzi orduko ikastaroa izanen da eta apirilaren 27an hasita lau ortziralez, Herriko Ostatuan, bilduko dira Udazkeneko argazkigintza ikastaroaren arrakasta ikusirik, parte-hartzaileen gogoa asebetetzeko Photoshop ikastaroa antolatu dute herrian. Apirilaren 27an eta maiatzaren 4an, 11n eta 18an 19:00etatik 21:00etara bitarte eskainiko dute Herriko Ostatuan.
Ekainaren 9an errepresioa izanen dute hizpide eta 14:00etan bazkaria izanen dute Atekabeltz Gaztetxeak, Irurtzungo Pikuxarrekin elkarlanean, 'Kontzientzia eskuratu iraultza' antolatu du. Apirilaren 28tik ekainaren 23ra bitarte hainbat saio antolatu dituzte, Irurtzunen, Larraunen eta Leitzan.
Haurdun daudenei zuzenduriko zortzi orduko ikastaroa izanen da Agruparte Elkarteak eta Baztango Udalak, lankidetzan, haurdun daudenendako musikoterapia tailerra antolatu dute. Zortzi saioko tailerra maiatzaren 2tik ekainaren 20ra bitarte eskainiko da, Arizkunenea Kultur Etxean. Asteazkenetan bilduko dira, 10:00etatik 11:30era. Izen-ematea 160 euro ordaindu beharko da.
Bilerak maiatzaren 2an, 9an eta 16an izanen dira, 18:30ean Hirigintza Planeko lehenbiziko fasea ixten joateko parte-hartze prozesua abiatu du Udalak. Parte-hartze prozesu horren bidez herriak etorkizunera begira zer hazkunde eredu izan behar duen eztabaidatzea dute helburu. Horrela bada, hiru proposamen jarri ditu Udalak mahai gainean: hazkundea bultzatzea, mantentzea edo erdibideko zerbaiten bila jotzea.
Hitzaldiak, tailerrak, antzerkiak, ipuin-kontaketak, haurrentzat jarduerak, erakusketak... izanen dituzte Kultur Aroa ate joka ari da. Leitzarrek maiatzaren 4an irekiko dizkiote ateak eta garagarrilaren 30era bitarte haur, gazte zein helduek hainbat ekitaldiz gozatzeko aukera izanen dute. Hilaren 4an, ostiralean, Amazabal ikastetxeko ikasleen Leitza Urratsez Urrats hitzaldiarekin abiatuko dute Kultur Aroa. Berrikuntza proiektuaren harira egindako lanak aurkezteko hitzordua 11:30ean dute, udaletxean. Maiatzaren 5ean, berriz, Autodefentsa feminista tailerra izanen dute, 10:00etatik 14:00etara eta 16:00etatik 20:00etara.
Asteazken eguerdian botako dute txupinazoa eta Salbatoren egunean herriko dantzariek erakustaldia eskainiko dute Eskualdeko herrietako besten artean abiatzen lehenak Iruritako Salbatore bestak izanen dira. Maiatzaren 9an, asteazken eguerdian botako dute txupinazoa, bortz eguneko ospakizunei atea irekiz. Ortzegunean Salbatore egun handia ospatuko dute, ortziralean haur eta jubilatuen bazkariak, larunbatean zikiro jatea eta Nafarroako lauko sokatira txapelketako azken saioa eta igandean afari herrikoia izanen dute.
Kontrabandisten Lasterketa, berriz, maiatzaren 20ra gibeleratu dute Iruritan bezalaxe, Urdazubin ere Salbatore bestak ospatuko dituzte maiatzaren 9tik 13ra, eskualdeko lehenak. Asteazken arratseko 8etan botako dute txupinazoa eta ezkil-jotzea eta igandeko ahate jokoa eta herriko zaldunen ikuskizunarekin eta Bankako Menditarrak taldearen kantaldiarekin borobilduko dituzte bortz eguneko besta ederrak. Eta Kontrabandisten lasterketa maiatzaren 20rako utzi dute.
DBHko ikasleen txanda izanen da ortzegun eta ortziral honetan eta Lehen Hezkuntzakoena datorren astean Ortzegun honetan hasita Mugaz Gain antzerki jardunaldiak eginen dituzte Berako Kultur Etxean, Antzerki eta Eskola Elkarteak antolatu eta Berako Udalak eta Berako Kultur Batzordeak lagunduta.
Urria | ||||||
---|---|---|---|---|---|---|
al | ar | az | og | ol | lr | ig |
1 | 2 | 3 | 4 | 5 | 6 | |
7 | 8 | 9 | 10 | 11 | 12 | 13 |
14 | 15 | 16 | 17 | 18 | 19 | 20 |
21 | 22 | 23 | 24 | 25 | 26 | 27 |
28 | 29 | 30 | 31 |