Emanaldi hori zineman eskainiko den azkena izan daitekeenez, Leitza, Goizueta, Areso eta Aranoko Euskara Zerbitzuak herritarrei antzezlana ikustera joateko deia egin nahi izan die.
'Ez dok hiru'
Jokin Oregiren zuzendaritzapean, Patxo Telleriak sorturiko Euskal Herriko kantutegian oinarritutako antzezlana da. Publiko helduari zuzendutako ikuskizuna da, umorezkoa eta euskaraz egina. Mikel Martinezek, eta Telleriak berak, antzezten dute; eta bikoteak beste hiru musikari-aktorekin partekatzen du taula, hitzari, bere ohiko tresna eszenikoari, zuzeneko musikaren indarra gehiturik. Martxoaren 7an eta 8an Arriaga Antzokian estreinatu zen eta orduz geroztik han eta hemen eskaini dituzte emanaldiak.