Apirilaren 26tik maiatzaren 12ra arte Esklabotza Frankismoan: errepideak eta fortifikazioak mendebaldeko Pirinioetan erakusketa irekiko dute Kultur Etxean. Ortzegunetik larunbatera 17:00etatik 19:00etara eta igandetan 11:30etik 13:30era irekiko dituzte ateak eta panelak ele biz dira.
Solasaldia eta txangoa
Apirilaren 26an, ortzegunean 19:00etan Beralandetan, Bortxazko lanak eta Pirinioaren fortifikazioa frankismo garaian solasaldia eskainiko dute euskaraz Edurne Beaumont eta Fernando Mendiola adituek.
Apirilaren 29an, langileen batailoiek Beran utzitako arrastoak ezagutzeko txangoa prestatu dute, Aurelio Gutierrezek gidatua. Hilabeteko hondarreko igande goizeko bederatzietan geldituko dira Herriko Etxeko plazan eta lau ordu inguruko txangoa eginen dute arrasto horiek aztertuz (Herriko Etxeko Plaza-Ibardin-Altzateko Plaza). Azalpenak gaztelaniaz emanen ditu Aurelio Gutierrezek.