Maiatzeko lehenengo hiru asteazkenetan izanen dituzte bilerak; maiatzaren 2an, 9an eta 16an, zehazki. 18:30etan dute hitzordua eta udaletxean bilduko dira.
Azalpen orokorretatik xehetasunetara
Aipatu bezala, herritarrek Hirigintza Planean esku har zezaten, hiru bilera antolatu zituen Udalak. Lehenengo bileran Hirigintza Planaren inguruko azalpen orokor bat ematea eta herriak dituen behar, arazo… nagusiez hitz egitea aurreikusi dute. Bigarren saiorako, maiatzaren 9korako, berriz, hiru zati jorratzea dute buruan. Hasteko landako lurjabeekin elkartuko da Udala; gero herrian lurrak dituztenekin; eta bukatzeko gazteekin edo etxebizitza bat lortzeko interesa dutenekin. Era berean parte-hartze prozesuri bukaera emateko, plazaren ondoan dauden lursailekin zer egin daitekeen ere aztertuko dute.
Herritarrek parte hartzeko deia egin dute
Bileretan herriaren etorkizunaren inguruko erabakiak hartuko dituztenez, lerro hauen bidez herritarrei parte hartzeko deia luzatu nahi izan die Udalak.