Gervasio Sanchezek azken urteotan munduan zehar egindako gerra gehienetan lan egin izan du, Bosnia-Herzegovinako gerla barne. Azken gatazka honetan ikusitakoen eta bizitakoen lekukotasuna eman nahi digu orain, gerlaren atzokoa eta gaurkoa isladatuz. Gervasio berak esaten duen bezala, «antzekoak bizi ez dituenak ezin du bertan bizitako izuak irudikatu».
Erakusketak maiatzaren 18a arte iraunen du zabalik, astegunetan 17:00etatik 20:00 arte. Erakusketa Arizkunenea Kultur Etxean eginen da.
Gervasio Sanchezek 50 agertzen ditu, 25 diptikotan banatuak. Txuri-beltzean, 1992 eta 1994. urteen artean Sarajevon gerran hartutako irudiak eta koloretan, leku berean bakean hamabortz urte beranduago ateratakoak.
Gervasio Sanchez kazetari independiente moduan hasi zen 1984an eta dozena bat argazki-liburu argitaratu ditu. Hainbat sari ere eskuratu ditu, hala nola, Cirilo Rodríguez, Prentsaren Nazioarteko Kluba, Andaluziako Kultura, Kazetaritzako Giza Eskubideak, Liber Press, Javier Bueno, Ortega y Gasset eta Argazkilaritzako Sari Nazionala 2009an.