Iruritako Salbatore bestak maiatzaren 9tik 13ra ospatuko dituzte

Ttipi-Ttapa/Xorroxin 2018ko mai. 7a, 11:40
Ortziralean izanen dute gazte bazkaria Baigorriko merenderoetan.

Asteazken eguerdian botako dute txupinazoa eta Salbatoren egunean herriko dantzariek erakustaldia eskainiko dute

Eskualdeko herrietako besten artean abiatzen lehenak Iruritako Salbatore bestak izanen dira. Maiatzaren 9an, asteazken eguerdian botako dute txupinazoa, bortz eguneko ospakizunei atea irekiz. Ortzegunean Salbatore egun handia ospatuko dute, ortziralean haur eta jubilatuen bazkariak, larunbatean zikiro jatea eta Nafarroako lauko sokatira txapelketako azken saioa eta igandean afari herrikoia izanen dute.

 

MAIATZAK 9, asteazkena

12:00 Txupinazoa. Baztango gaitero eta erraldoiak herriko karriketan barna. 16:00Haurrendako herri-kirolak eta ondoren, trinketeko pilota txapelketako haurren finalerdia. 18:00 Merendua eta japoniar bonbak. 18:30-20:30 Dantzaldia plazan Salaberri akordeoilariarekin. 20:00 Ezkil jotzea. 21:00 Baztan zopak. 01:00-04:00 Dantzaldia karpan Salaberri akordeoilariarekin.

          

MAIATZAK 10, ortzeguna

10:00 Dianak. 11:00 Meza nagusia. 12:00 Herriko dantzarien erakustaldia. 13:00 Luntx herrikoia. 17:30 Trinketeko V. Esku pilota txapelketako haurren finalak.  18:15  Trinketeko XI. Esku pilota txapelketako finalak. 19:00 Karriketan barna erraldoiekin. 20:00-21:30 Dantzaldia Ezinke taldearekin. 21:30 Mutil-dantzak 00:30-04:30 Dantzaldia Ezinke taldearekin.

 

MAIATZAK 11, ortziralea

09:00 Dianak baserrietan. 11:00 Haurrendako jokoak Errebote plazan. 13:30 Haurrendako bazkaria karpan. 14:00 Jubilatuen bazkaria Olari jatetxean. Gazte bazkaria Baigorriko merenderoetan. 15:00 Haurrendako jokoak. 18:00 Txokolatada. 18:30 Kalejira erraldoiekin. 20:30 Dantzaldia Trikidantz taldearekin. 21:30 Mutil-dantzak. 23:00 Niarawa batukada eta ondotik DJa Tirri&Terri karpan. 01:00-04:00 Dantzaldia Trikidantz taldearekin.

 

MAIATZAK 12, larunbata

10:00 Dianak txarangarekin. 12:00 Kalejira erraldoiekin. 14:00 Zikiro jatea txarangarekin. 17:00 Nafarroako goma gaineko sokatira txapelketa, frontoian. 20:00 Dantzaldia Laiotz taldearekin. 21:30 Mutil-dantzak. 01:00-04:30 Gaupasa Laiotz taldearekin.

 

MAIATZAK 13, igandea

11:00 Zunba saioa plazan. 12:00 Kalejira erraldoiekin. 18:00 Baztango Dantzarien erakustaldia. 19:00-20:30 Dantzaldia Hauspolariek taldearekin. 21:00 Afari herrikoia. Ondotik, bestei akabaila emateko, Gaixoa Ni.

 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun