Urdazubiko bestak maiatzaren 9tik 13ra ospatuko dituzte

Ttipi-Ttapa/Xorroxin 2018ko mai. 8a, 06:55

Giro polita izanen dute bortz egunez Urdazubiko bestetan.

Kontrabandisten Lasterketa, berriz, maiatzaren 20ra gibeleratu dute

Iruritan bezalaxe, Urdazubin ere Salbatore bestak ospatuko dituzte maiatzaren 9tik 13ra, eskualdeko lehenak. Asteazken arratseko 8etan botako dute txupinazoa eta ezkil-jotzea eta igandeko ahate jokoa eta herriko zaldunen ikuskizunarekin eta Bankako Menditarrak taldearen kantaldiarekin borobilduko dituzte bortz eguneko besta ederrak. Eta Kontrabandisten lasterketa maiatzaren 20rako utzi dute.

 

MAIATZAK  9, asteazkena

20:00 Txupinazoa, ezkil jotzea herriko trikitilariekin eta aperitifa.

21:30 Herri afaria plazan Hauspolariek taldeak alaiturik.

 

MAIATZAK  10, ortzeguna

11:00 Meza nagusia. 12:00 Ezkil jotzea eta aperitifa txistulari eta dantzariekin. 16:30 Haurrendako jokoak 21:30 Paella jatea Holako taldeak alaiturik. Ondotik dantzaldia goizaldera arte.

 

MAIATZAK  11, ortziralea

12:00 Gorriti bere animaliekin. 14:00 Ugarana emakume elkarteko bazkaria. 16:00  Haurrendako ipuin-kontaketa, Ameli eta Xirrikituen Jostunen eskutik. 16:30 Globoflexia eta Zirkoloretsu Antzerki Taldearen ikuskizuna. 18:00 Txokolatada plazan. 18:30 Nesken frontenis txapelketa. 20:00 Sagardotegi mugikorra. 23:00 Kontzertuak Zernahi, Herritarrak, Tumatxak eta Ostion taldeen eskutik.

 

MAIATZAK  12, larunbata

14:30 Zikiro jatea Irungo Atxegiña txarangak alaituta. Ondotik, musikariak herriko karriketan barna. 16:30 Haurrendako jokoak 21:00 Xingar jatea eta Los Tanampas mariatxiak. 00:00 Dantzaldia Gabezin taldearen eskutik.

 

MAIATZAK  13, igandea

16:30 Ahate jokoa eta herriko zaldunen ikuskizuna. 18:00 Kantaldia Bankako Menditarrak taldearen eskutik. 19:15 Zozketa. 19:30 Pintxoak. 

 

MAIATZAK  20, igandea

10:00 Kontrabandisten lasterketa.

 

 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun