Maiatzaren 10en, ortzegunean, 10:45ean, Berako Labiaga ikastolako DBH2ko ikasleek ‘Erlijio berria. Deitu 649520046’ antzezlana taularatuko dute eta Toki Ona Institutuko DBH2 Eko ikasleek ‘Egoerak’ eta DBH” Dko ikasleek ‘To be perfect izan nahi nuke’. Ortzegunean 13:15ean, Oiartzungo Langosta taldeak ‘Langosta Hotela’ lana eskainiko dute eta Oiartzungo Arditurri taldeak ‘Arditurri’ antzezlana. Goizeko sarrera euro bat ordaindu beharko da.
Maiatzaren 11n, ortziralean, 13:15ean, ‘Familia, ze marabilla’ antzeztuko dute Toki Ona Institutuko DBH2 Bko ikasleek, ‘¿De qué color son tus sueños?’ DBH1-2 Ako ikasleek, ‘Ta oian ze?’ Aguakate Antzerki Taldeak eta ‘Hil ta gero salda bero’ Zaskanduri Antzerki Taldeak. Hemen ere euro bat ordaindu beharko da sarrera.
Heldu den astean Berako antzezle ttikienen txanda izanen da.
Maiatzaren 17an, ortzegunean 10:00etan, Labiaga Ikastolako LH5ek ikasleek ‘Zoriontasunaren bila, oztopoak mila’ eskainiko dute, 12:00etan Ricardo Baroja eskola publikoko LH6ko ikasleek ‘Basoa’ eta ‘Denboraren makina’ eta 15:00etan Ricardo Baroja eskolako LH2ko ikasleek ‘Txanogorritxo eta otsoa’ eskainiko dute.
Emanaldi hauek ikastetxeetako ikasleei zuzendua izanen dira eta sartzeko euro bana kobratulo da, baina arratsaldez, ateak zabalik eskainiko dituzte emanaldiak, 18:00etan hasita. Hemen 2 euro kobratuko dute.
Maiatzaren 18an, ortziralean, 10:00etan ‘IBIZI#XXI’ antzezlana eskainiko dute Jesusen Bihotzako LH4 koikasleek. 12:00etan ‘Emozioen besta?’ taularatuko dute Ricardo Barojako LH5eko ikasleek. Bezperan bezala, emanaldi hauek ikastetxeetako ikasleei zuzendua izanen da eta sartzeko euro bana kobratulo da, baina arratsaldez, ateak zabalik eskainiko dituzte emanaldiak, 18:00etan hasita. Hemen 2 euro kobratuko dute.