Ikastaroa maiatzaren 12an, larunbatean, eskainiko da, 10:00etatik 13:00etara bitarte, kiroldegian eta Fernando Burguik eta Juan Maritorenak, Karate kirol teknikariek, bideratuko dute. Plazak mugatuak izango dira, izen-ematea maiatzaren 7an, 8an, 9an eta 10ean egin ahal izanen da, kiroldegian. Bazkideek 5 euro ordaindu beharko dituzte; bazkide ez direnek, berriz, 10. Antolatzaileek ikastaroan parte hartzeko ez dela baldintza fisiko berezirik behar jakinarazi dute.
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu eta horretarako baimenak eduki behar dituzu. Sartu komunitatera!