Bira-bira programaren barnean, igande arratsaldeko 5etan Kultur Etxean Nafarroako Antzoki Sareari atxikitako zenbait agertokik Bira-bira programa berrian parte hartzen ari dira; Agoitz, Bera, Etxarri-Aranatz, Uharte, Irurtzun, Lesaka eta Olaztiko Udalek osatzen dute. Programa honek arte eszeniko profesionalen eta familia osoarentzako euskarazko lanak antzokietan taularatzea du helburu. Urriaren 29an, Tdiferencia konpainiaren Peter Punk haurrentzako ekitaldia ikusgai izanen da, igandean 17:00etan hasita Kultur Etxean.
Martina quiere bailar taldearen folk apatrida entzungai izanen da igandean 19:00etan Arizkunenean Bertze urte batez, Arte eta Kultura programaren baitan Folk Ametsetan zikloa antolatu du Baztango Udaleko Kultura Batzordeak. Joan den igandean abiatu zen eta iganden honetan, urriak 29, Martina quiere bailar taldeak, herri gabeko folk apatrida eskainiko du 19:00etan Elizondoko Arizkunenea Kultur Etxean.
Irailaren 18tik abenduaren 21era, astelehenero Donezteben, asteartero Zubietan, asteazkenero Donamarian eta ortzegunero Sunbillan Malerrekako Mankomunitateak, La Caixako Obra Social proiektuaren laguntzarekin, Jubiloteka jarriko du martxan eskualdean irailaren 18tik hasi eta abenduaren 21era bitarte.
Lanak urriaren 31 baino lehen aurkeztu behar dira Lesakako Beti Gazte elkarteak argazki lehiaketa antolatu du aurtengoan ere, Lesakako udalaren laguntzarekin. Honela, nahi duten afizionatu guziek har dezakete parte eta lanak urriaren 31 baino lehen aurkeztu beharko dira Beti Gazte elkartean (Beheko Plaza 9, 31770 Lesaka), gisa honetako lehiaketetan ohikoa den sistema erabiliz.
Irailaren 23an egin zuten inaugurazio ekitaldia eta ilbeltza bitarte egonen dira ikusgai ‘Ready made’ estiloan egindako lanak Jose Luis Urtxulutegi doneztebarra, Ramon Aranzabal zarauztarra eta Juan Luis Alkorta zugarramurdiarra "Ready made" izeneko estiloan dabiltza murgildurik, Betimuga Factory taldearen baitan. Eskulturak, kuadroak... egiten dituzte eta larunbatean, irailaren 23an, Zugarramurdiko sorginen museoko goiko solairuan inauguratu zuten erakusketa.
Urriaren 2tik azaroaren 6ra bitarte izanen da ikusgai Diana Iniestak ‘Negua New Yorken’ olio-pintura erakusketa ireki du Bertiz Natur Parkean. Urriaren 2an, astelehenean, ireki zituen ateak eta azaroaren 6ra bitarte, goizez (10:30etik 13:30era) zein arratsaldez (16:00etatik 17:30era), esku zabalik hartuko ditu bisitariak.
60 urtetik gorako emakumeei zuzendua dago eta urriaren 6ra bitarte eman daiteke izena Pasa den urteko arrakasta ikusita bigarrenez antolatu du Leitzaldeko Berdintasun Batzordeak Gure buruak zaintzen tailerra. 60 urtetik gorako emakumeei dago zuzendua, dohainik izanen da eta Maite Blanco psikologo eta Gestalt terapeuta izanen da emailea.
Eskualdeko hamar jatetxetan eskaintzen hasiak dira urriaren 12tik azaroaren 30era Baztan-Bidasoa Turismoa Elkargoak antolatzen dituen ehiza jardunaldi gastronomikoak ortzegun honetan, urriaren 12an hasi eta azaroaren 30era luzatuko dira. Horixe da aurtengo berrikuntza bat. Urrira aitzineratu eta azaro guztia iraunen dutela, bezeroen eskariei erantzun emateko. Bereziak izanen dira aurtengoak, 25 urte betetzen baitituzte. 25 urte ehiza eta gastronomia uztartuz, eskualdeko jatetxeetan eskaintza bereziak eginez, ehiza denen eskura eta platerera jarriz. Horregatik topa egin dute urriaren 10ean, astearte goizean Igantziko Irisarri Jauregian egindako aurkezpen ekitaldian.
Antonio Ruiz kazetaritza-argazkilariaen lanak ikusgai daude Arizkunenean Antonio Ruiz kazetaritza-argazkilariaren Bigarren mailako errefusiatuak argazki erakusketa zabalik da urriaren 16tik 31ra Elizondoko Arizkuneneako erakusketa gelan. Ezkerraberri Fundazioak, Udaleko Gizarte Zerbitzuak eta Kultura Batzordeak antolatu dute erakusketa, 2017ko Arte eta Kultura programaren baitan.
Halere, asteburua baino lehen, asteazkenean hitzaldia eskainiko du Mikel Ilarregik Hamargarren urtez mikologialdia antolatu du Leitzako ALKE Kultur Taldeak, herriko hainbat perretxikuzaleren laguntzaz. Ekitaldi gehienak urriaren 28 eta 29an izanagatik, urriaren 25ean jarriko dira mikologialdira begira. Izan ere, asteazkenean 19:00etan Mikel Illarregi herritarrak ‘Mikologiaren inguruko oinarrizko ezagutza’ hitzaldia eskainiko du Aurrera Elkarteko aretoan.
Urriaren 28tik azaroaren 12ra zabalik dagoa eta Berako Kultur Etxean eta Azkaingo Zilargia elkartean Asier Gogortza argazkilari beratarraren ‘Muga’ argazki erakusketa ikusgai dago datozen Berako Kultur Etxean eta Azkaingo Zilargia elkartean. Urriaren 28an egin zen inaugurazioa bi herritan eta urriaren 28tik azaroaren 12ra, larunbat eta igandetan 16:00etatik 19:00etara dago ikusgai.
Urriaren 28, 29 eta azaroaren 1ean izanen dira Baserritarren Egunarekin borobilduko diren kultur egunak Guztia zehaztua du Arantzako Euskara Batzordeak, hondarreko hilabeteetan, urteroko kultur egunak prestatzen lan eta lan aritu ondotik. Hasteko, urriaren 28an, larunbatean 20:00etan Baga, biga, higa ikuskizunaz gozatzeko aukera izanen da Eñaut Elorrieta eta Mikel Markez kantari eta musikarien eskutik eskolako gimnasioan.