erran.eus

Argazki lehiaketa antolatu du aurten ere Lesakako Beti Gazte Elkarteak

  Kultura  Bortziriak  Lesaka

Lanak urriaren 31 baino lehen aurkeztu behar dira 

Lesakako Beti Gazte elkarteak argazki lehiaketa antolatu du aurtengoan ere, Lesakako udalaren laguntzarekin. Honela, nahi duten afizionatu guziek har dezakete parte eta lanak urriaren 31 baino lehen aurkeztu beharko dira Beti Gazte elkartean (Beheko Plaza 9, 31770 Lesaka), gisa honetako lehiaketetan ohikoa den sistema erabiliz.

Argazki lehiaketa antolatu du aurten ere Lesakako Beti Gazte Elkarteak
Jose Luis Sunsundegi eta Jon Martinez, Beti Gazte elkarteko presidentea eta argazki taldeko ordezkaria. | Ikusi handiago | Argazki originala

 

Argazkien gaia librea izanen da, baina sari berezia izanen da kirol argazkirik onenarentzat. Paperean egindako argazkiak aurkeztu beharko dira, zuri-beltzean edo kolorean eta digitalki manipulatu gabeak. Argazkiekin batera, CD bat bidaliko da, aurkezturiko argazkiak edukiko dituena, JPEG formatoan, 300 pppko guttieneko bereizmenarekin. Egile bakoitzak gehienez hiru argazki aurkezten ahal ditu eta berak erabakiko du argazkiaren neurria, nahiz eta horietako bakoitzak gehienez 30x40 zentimetroko kartulinean jarrita egon beharko duen.

Lau sari emanen ditu Beti Gazte elkarteak. Lehenbiziko saria, 350 euro eta trofeoa izanen da eta bigarrena 250 euro eta trofeoa. Gainera, herriko egileen artean argazkirik onenari 200 euro eta trofeoa emanen zaio eta arestian aipatu bezala, sari berezia, 200 euro eta trofeoa izanen da kirol argazkirik onenarentzat.

Antolatzaileek izendatuko duen epaimahaiak azaroaren 10ean emanen du erabakia eta egun berean hasita, azaroaren 10etik azaroaren 30era, erakusketa izanen da Beti Gazte elkartearen egoitzan. Egile bakoitzak bakarrik sari bat eskuratu ahal izanen du.

2017/09/20 - 2017/10/31

Beti Gazte elkartea | Lesaka

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu


Twitter ikonoa Facebook ikonoa