‘Gure buruak zaintzen’ tailerra antolatu dute bigarrenez Leitzan

Ttipi-Ttapa 2017ko urr. 3a, 11:40

Joan den urteko arrakasta ikusita, aurten ere eskainiko dute Leitzan 60 urtetik gorako emakumeei zuzendutako tailerra.

60 urtetik gorako emakumeei zuzendua dago eta urriaren 6ra bitarte eman daiteke izena

Pasa den urteko arrakasta ikusita bigarrenez antolatu du Leitzaldeko Berdintasun Batzordeak Gure buruak zaintzen tailerra. 60 urtetik gorako emakumeei dago zuzendua, dohainik izanen da eta Maite Blanco psikologo eta Gestalt terapeuta izanen da emailea. 

 

Asteazkenetan izanen dira saioak: urriaren 11n eta 25ean, azaroaren 15ean eta 29an, abenduaren 20an, urtarrilaren 10ean eta 24an, otsailaren 7an eta 21ean eta martxoaren 7an. 17:00etatik 19:00etara Udaletxean. Izena emateko aukera urriaren 6ra arte dago Gizarte Zerbitzuan (948 510840).

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun