Malerrekako jubilatu guztiei zuzendutako zerbitzu honen helburu nagusiak honakoak dira: Batetik, pertsonak bere ingurunean aktibo mantentzeko ongizate espazio bat eskaintzea; bertzetik, elkarren arteko erlazioak bultzatzea eta, azkenik, sormena, memoria, arreta, irudimena, hizkuntza, orientazioa, erlaxazioa eta bestelako gaitasunak lantzea.
Doneztebeko Herriko Ostatuan, irailaren 18an hasita astelehenero goizeko 10:00etatik 12:30era izanen dute zerbitzua.
Zubietako eskolean, irailaren 19an hasita asteartero 16:30etik 19:00etara.
Donamariako Herriko Etxean, irailaren 20an hasita asteazkenero 10:00etatik 12:30era eta Sunbillako Udaletxean, irailaren 21ean hasita, ortzegunero, 10:00etatik 12:30era.
Irailean doan eskainiko da zerbitzua, erabiltzaileek ezagun dezaten. Urrian 20 euro kobratuko da, azaroan 20 euro eta abenduan 15 euro.
Malerrekako bizilagun jubilatu guztiek parte har dezakete aipatutako lau herrietako edozeinetan. Izen ematea aitzinetik egin daiteke Malerrekako Mankomunitatera deituz (948 451746 telefonora) edo posta elektroniko bidez (ssdoneztebe@malerreka.infolocal.org) edo dagokion egunean bertara hurbilduz.