Alde batetik, aurkitutako gauzekin lan egiten dute. Hauek industrian edo egunerakotasunean erabiliak izaten ahal dira, egokituak ala ez, baina bere testuingurutik aterata, bere funtzioa ere aldatuko dute. Gainera, egurrezko despunte eta ebakinekin egindako eraikinak eta konposaketak badira erakusketan.
Jende aunitz bildu zen larunbatean eta erakusketari hasiera eman zitzaion. Erakusketa urtarrila bitarte egonen da ikusgai museoaren ordutegi berean eta sarrera doakoa da.