Leitzako Mikologialdia urriaren 28 eta 29an ospatuko da

Ttipi-Ttapa 2017ko urr. 24a, 07:04
Igandean erakusketa mikologikoa ikusteko aukera izanen da Karrapean.

Halere, asteburua baino lehen, asteazkenean hitzaldia eskainiko du Mikel Ilarregik

Hamargarren urtez mikologialdia antolatu du Leitzako ALKE Kultur Taldeak, herriko hainbat perretxikuzaleren laguntzaz. Ekitaldi gehienak urriaren 28 eta 29an izanagatik, urriaren 25ean jarriko dira mikologialdira begira. Izan ere, asteazkenean 19:00etan  Mikel Illarregi herritarrak ‘Mikologiaren inguruko oinarrizko ezagutza’ hitzaldia eskainiko du Aurrera Elkarteko aretoan. 

 

Urriaren 28an, mendi irteera antolatu dute Mendibil mendi taldekoek. 09:30ean abiatuko dira Plazatik igandeko erakusketa mikologikorako lehengai bila eta arra­tsaldean, bilduta­koak sail­katzen ariko dira adituak. Parte hartzeko eta ahalik eta perre­txiku ikusgarrienak bil­tzeko deia egiten dute  antolatzaileek; beti ere kantitate handiak biltzea ez dela komeni gogoraraziz.

Urriaren 29an, erakusketa mikologikoa ikusteko aukera izanen da Karrapean 11:30etik aurrera, baita, eskolako umeek egindako lanak ere. Haurrentzako tailerrak ez dira faltako eta dastaketa ere antolatu dute.

Giroan sartzeko, herriko komertzianteek beren negozioen atariak udazken kolorez apainduko dituzte eta tabernarien ziza-pintxo gozoak dastatzeko parada izanen da.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun