Tdiferencia konpainiaren 'Peter Punk' antzezlana ikugai izanen da urriaren 29an Beran

Ttipi-Ttapa 2017ko urr. 27a, 10:23

Bira-bira programaren barnean, igande arratsaldeko 5etan Kultur Etxean

Nafarroako Antzoki Sareari atxikitako zenbait agertokik Bira-bira programa berrian parte hartzen ari dira; Agoitz, Bera, Etxarri-Aranatz, Uharte, Irurtzun, Lesaka eta Olaztiko Udalek osatzen dute. Programa honek arte eszeniko profesionalen eta familia osoarentzako euskarazko lanak antzokietan taularatzea du helburu. Urriaren 29an, Tdiferencia konpainiaren Peter Punk haurrentzako ekitaldia ikusgai izanen da, igandean 17:00etan hasita Kultur Etxean.

Berako Kultur Batzordeak eta Berako Udalak antolatutako emanaldirako sarrera 3 euro kostako da. Peter Punk Tdiferenciak sorturiko familia guztiarentzat den komedia musikal bat da. Denok ezagutzen dugun testu klasikoa berrikusi egiten da gaur egungo begiradarekin. Oraingo honetan Wendi izanen da protagonista emakumeari garrantzia emanez, abentura eta gainditze testuinguruan. Wendi moderno eta adoretsua Inoiz Sekula herrira ailegatu dela bere amaren aurka errebelatu ondotik. Hiru arte kontatzea utzi zuen! Berotasun, xalotasun, musika punk, rock eta batez ere bizitasunez beteriko Wendiren iritsierak Inoiz Sekula herria era bat aldatuko du.

Zuzendaritza: Miguel Molina
 Ekoizpena: TDiferenciaAntzezleak: Eva Azpilikueta, Maitane Perez, Laura Villanueva, Jaione Urtasun eta Iker Bengotxea
Egileak: Adriana Olmedo eta Maite Redin 
Eszenografia: Bishop 
Argiztapena: Lívory Barbez
 Musika: Jon Zabala

Erlazionatuak

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun