Irailaren 18tik abenduaren 21era, astelehenero Donezteben, asteartero Zubietan, asteazkenero Donamarian eta ortzegunero Sunbillan Malerrekako Mankomunitateak, La Caixako Obra Social proiektuaren laguntzarekin, Jubiloteka jarriko du martxan eskualdean irailaren 18tik hasi eta abenduaren 21era bitarte.
Lanak urriaren 31 baino lehen aurkeztu behar dira Lesakako Beti Gazte elkarteak argazki lehiaketa antolatu du aurtengoan ere, Lesakako udalaren laguntzarekin. Honela, nahi duten afizionatu guziek har dezakete parte eta lanak urriaren 31 baino lehen aurkeztu beharko dira Beti Gazte elkartean (Beheko Plaza 9, 31770 Lesaka), gisa honetako lehiaketetan ohikoa den sistema erabiliz.
Irailaren 23an egin zuten inaugurazio ekitaldia eta ilbeltza bitarte egonen dira ikusgai ‘Ready made’ estiloan egindako lanak Jose Luis Urtxulutegi doneztebarra, Ramon Aranzabal zarauztarra eta Juan Luis Alkorta zugarramurdiarra "Ready made" izeneko estiloan dabiltza murgildurik, Betimuga Factory taldearen baitan. Eskulturak, kuadroak... egiten dituzte eta larunbatean, irailaren 23an, Zugarramurdiko sorginen museoko goiko solairuan inauguratu zuten erakusketa.
Urriaren 2tik azaroaren 6ra bitarte izanen da ikusgai Diana Iniestak ‘Negua New Yorken’ olio-pintura erakusketa ireki du Bertiz Natur Parkean. Urriaren 2an, astelehenean, ireki zituen ateak eta azaroaren 6ra bitarte, goizez (10:30etik 13:30era) zein arratsaldez (16:00etatik 17:30era), esku zabalik hartuko ditu bisitariak.
Urriaren 2tik 13ra Arizkunenea Kultur Etxean Udazken honetan zenbait argazki erakusketa egiten ari dira Elizondoko Arizkunenea Kultur Etxean. Urriaren 2tik 13ra, Ramon Serranoren Etorkizuna gaur hasiko da erakusketa antolatu du Vicente Ferrer Fundazioak.
Egun handian, Los Tajurdos del Norte mariatxiak emanaldia eskainiko du Asteazkenarekin hasi eta larunbatean akituko dira Gartzaingo Pilarika bestak. Urtero bezala, egitarau polita osatu dute asteazken arratsaldeko txupinazo eta ezkil-jotzetik hasi eta larunbateko Herritarren Eguneko zikiro jatera bitarte.
60 urtetik gorako emakumeei zuzendua dago eta urriaren 6ra bitarte eman daiteke izena Pasa den urteko arrakasta ikusita bigarrenez antolatu du Leitzaldeko Berdintasun Batzordeak Gure buruak zaintzen tailerra. 60 urtetik gorako emakumeei dago zuzendua, dohainik izanen da eta Maite Blanco psikologo eta Gestalt terapeuta izanen da emailea.
Doneztebarrak merkatari eta zerbitzu elkarteak, Doneztebeko Udalaren eta Nafarroako Gobernuaren laguntzaz antolatua Doneztebarrak merkatari eta zerbitzu elkarteak, Doneztebeko Udalaren eta Nafarroako Gobernuaren laguntzazantolaturiko III. Onddo dastaketaren baitan, urriaren 12tik 15era hainbat ekitaldi izanen dira herrian.
Eskualdeko hamar jatetxetan eskaintzen hasiak dira urriaren 12tik azaroaren 30era Baztan-Bidasoa Turismoa Elkargoak antolatzen dituen ehiza jardunaldi gastronomikoak ortzegun honetan, urriaren 12an hasi eta azaroaren 30era luzatuko dira. Horixe da aurtengo berrikuntza bat. Urrira aitzineratu eta azaro guztia iraunen dutela, bezeroen eskariei erantzun emateko. Bereziak izanen dira aurtengoak, 25 urte betetzen baitituzte. 25 urte ehiza eta gastronomia uztartuz, eskualdeko jatetxeetan eskaintza bereziak eginez, ehiza denen eskura eta platerera jarriz. Horregatik topa egin dute urriaren 10ean, astearte goizean Igantziko Irisarri Jauregian egindako aurkezpen ekitaldian.