Gartzaingo Pilarika bestak ekitaldiz beteak datoz urriaren 11tik 14ra

Ttipi-Ttapa 2017ko urr. 9a, 07:51

Mahaiaren inguruan ere gustura ibiliko dira gartzaindarrak aste honetan

Egun handian, Los Tajurdos del Norte mariatxiak emanaldia eskainiko du

Asteazkenarekin hasi eta larunbatean akituko dira Gartzaingo Pilarika bestak. Urtero bezala, egitarau polita osatu dute asteazken arratsaldeko txupinazo eta ezkil-jotzetik hasi eta larunbateko Herritarren Eguneko zikiro jatera bitarte.

 

ASTEAZKENA, URRIAK 11

BEZPERA

• 16.00etan txupinazoa eta ezkil jotzea, segidan herri-kalejira he­rriko musikariekin.

• 16:30ean mus zimista.

• 21:30ean Baztan Zopak trinketean.

• 00:00etan dantzaldia Pali Djrekin.

• 06:00etan zingar jatea.

 

ORTZEGUNA, URRIAK 12

PILARIKA EGUNA

• 10:30ean Dianak eta argi soinuak herriko musikariekin.

• 12:00etan meza Aixteiko Pilarika ermitan, herriko txistulariekin eta ondotik luntxa.

• 19:00etan Los Tajudos del Norte maria­txien emanaldia.

 

ORTZIRALEA, URRIAK 13

HAUR ETA GAZTE EGUNA

• 12:00etan  dianak eta argi soinuak herriko musikariekin.

• 14:00etan gazte bazkaria Frantsenen eta haurrena herriko plazan.

• 16:00etan haurrendako jokuak.

• 18:00etan Txokolate jana.

• 18:00etan gazteendako jokuak.

• 22:00etan herri afaria frontoian eta dantzaldia Mikel Salaberrirekin.

• Ondotik gaupasa Zulo beltzen.

• 06:00etan kantzon­tzilo eta kulero lasterketa.

 

LARUNBATA, URRIAK 14

HERRITARREN EGUNA

• 10:30ean dianak eta argi soinuak herriko musikariekin.

• 12:00etan herritarren arteko desafioa.

• 14:00etan zikiro jatea. Ondotik boletoen zozketa eta sari banaketa.

• Segidan dantzaldia Mikel Salaberrirekin.

• 22:30ean afaria eta ondotik, gaupasa ­Mikel Salaberri musikariarekin.

• 06:00etan Gaixoa ni eta besten akabaila.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun