Ramon Serranoren ‘Etorkizuna gaur hasiko da’ erakusketa zabaldu dute Elizondon

Ttipi-Ttapa 2017ko urr. 2a, 07:05
Ramon Serranoren argazki erakusketan ikus daitekeen irudietako bat.

Urriaren 2tik 13ra Arizkunenea Kultur Etxean

Udazken honetan zenbait argazki erakusketa egiten ari dira Elizondoko Arizkunenea Kultur Etxean. Urriaren 2tik 13ra, Ramon Serranoren Etorkizuna gaur hasiko da erakusketa antolatu du Vicente Ferrer Fundazioak.

 

Urriaren 16tik 31ra, Antonio Ruizen Bigarren mailako errefusiatuak erakusketa antolatu dute Ezkerraberri Fundazioak, Udaleko Gizarte Zerbitzuak eta Kultura Batzordeak, 2017ko Arte eta Kultura egitarauaren baitan.

 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun