Martxoaren 8an Emakumearen Nazioarteko Eguna denez, Baztango Udalak elkarretaratze deialdia egin du martxoaren 6an, ortziralea, 12:00etan Elizondoko plazan.
Lesakako Beti Gaztek urteko ohiko batzarra deitu du martxoaren 6an, ortziralean, 18:30ean lehen deialdian eta 19:00etan bigarrenean, elkartearen egoitzan. Iazko batzarraren akta irakurri eta, egoki bada onartu ondotik, batzarreko akta onartu eta sinatzeko hiru bazkide izendatuko dituzte. Gero, 2025ean egindako ekitaldiak eta kontuen balantzea aztertuko dituzte, 2026ko ekitaldiak eta aurrekontua, kuotak eguneratzea, informazioa eta bertze gaiak aztertuko dituzte, eskari-galderen txandarekin bukatzeko. Ondotik aperitibo ttiki bat ere eskainiko dute.
Labiaga ikastolak antolatutako memoria historikoari buruzko zikloan emanen dute solasaldia Edurne Beaumontek eta Fernando Mendiolak.
Hizkuntza: Euskara
Emakumeen Egunaren harira Baztanen antolatutako ekitaldien artean, Katixa Agirreren liburu aurkezpena izanen da hurrengoa, martxoaren 6an 19:00etan Arizkunenea Kultur Etxean. Eleberri historikoa da Barne zerbitzuak, egiazko gertaeretan oinarritua eta protagonistetako bat Bittori Etxeberria duena, Alava sareko kidea izan zen elizondoarra.
19:30ean izanen da poteoa Maylin ostatuan hasita Alazne Untxalo eta Kattin Madariagarekin.
Emakumearen nazioarteko egunaren harira, herriko emakumeen mahai ingurua antolatu du Iturengo Udalak martxoaren 6an, ortziralean 20:00etan, Iturengo herriko etxeko ganbaran. Iturengo Udalak parte hartzera animatu nahi ditu herriko emakumeak eta «etorri elkarrekin hausnartzera, zure ahotsa garrantzitsua da eta».
Larunbatean, goizez eta arratsaldez, eskean ibiliko dira bertsolariekin eta Agerralde musikariarekin.