Laura Mintegi idazleak Akabo liburua izanen du solasgai martxoaren 26an, ortzeguna, 18:30etik 20:30era Amaiurko Otsondo gelan. Literatura geraldiak programaren barnean antolatu dute hitzordua.
Lesakako Beti Gazte elkarteak joskintza tailerra antolatu du berriz ere, oraingoan otsailaren 2tik apirilaren 30era. Kurtso osorako prezioa 20 eurokoa da bazkideentzat eta 35 eurokoa bazkide ez direnentzat.
2026ko sanferminetako programaren azala eta bestak iragarriko dituen kartela aukeratzeko lehiaketa deitu du Lesakako Udalak, herrian sortu edota bertan bizi direnentzat. Lanak herriko etxeko bulegoetan aurkezteko epea apirilaren 24ko 13:00etan bukatuko da, lehiaketa hauetan ohikoa den sistema erabiliz.
Martxoaren 19tik 27ra Leitzako liburutegian ikus daiteke. Astelehenetik ostiralera, 14:00etatik 20:00etara. Setem elkarteak antolatuta, Arropa garbia mundu mailako kanpainaren parte da.
Gaurtik aitzinera ikusgai izanen da Tren txikitoa: Bidasoaren memoria argazki erakusketa Elizondoko Arizkunenea Kultur Etxean. Apirilaren 16ra bisitatzen ahalko da, astelehenetik ortziralera 16:30etik 20:00etara.