Laura Mintegik 'Akabo' liburua aurkeztuko du ortzegunean Amaiurren

Ttipi-Ttapa 2026ko martxoaren 24a

Irudia: Artefaktua (ETB).

Laura Mintegi idazleak Akabo liburua izanen du solasgai martxoaren 26an, ortzeguna, 18:30etik 20:30era Amaiurko Otsondo gelan. Literatura geraldiak programaren barnean antolatu dute hitzordua.

Sinopsia

Gehiago jasan ez, eta, azkenerako, egin behar izan du: bi urteko harremanaren ostean, Sheenak Manu hil, eta izozkailuan gorde du. Horrela abiatzen da Laura Mintegiren nobela berria, azkena argitaratu zuenetik ia bi hamarkadara. Bikote harreman baten bilakaera ardatz hartuta, maitasunaz, identitateez eta traizioaz arituko zaizkigu pertsonaiak, hizkuntzalaria bata eta ingeniari informatikoa bestea. Oxford, Bartzelona eta Euskal Herrian barrena eramanen gaituzte, hizkuntza unibertsal baten ametsa ezinezkoa ageriko utziz, norberaren barneko eta kanpoko isiltasunak tartekatuz. Hizkuntzen artean ematen direnak bezain nabarmenak bihurtuko dira horrela beren arteko botere harremanak, ezin ulertuak eta asimetriak. Izan ere, Lacanek dioen bezala, maitatua urrunegi doanean bere buruarekiko traizioan eta engainu horretan gotortzen denean, maitasunak ez dio gehiago eusten.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun