Domiko-Erreka proiekturik ez! goiburupean, mendi martxa antolatu dute martxoaren 28an Endara Bizirik eta Bianditz-Domiko bizirik! Taldeek. Oiartzungo eta Lesakako plazan egin dute hitzordua larunbatean, 08:30ean, kotxeak betetzeko. Gero, 09:00etan Aritxulegiko tunelean geldituko dira oiartzuarrak eta ordu berean Agiñan (Aita Donostia eta Oteizaren eskulturan) Lesakatik doazenak. Handik, bakoitzak bere bidea eginez, Bianditzen elkartuko dira, makroproiektu eolikoaren kontrako aldarrikapena eginez.
Lesakako Udalaren eta herriko ekoizleen, artisauen eta komertzioen arteko elkarlanari esker merkatu ttikia eginen dute martxoko azken larunbatean ere, martxoaren 28an, Lesakako Beheko Plazan. Larunbatean, 10:00etatik 14:30era hainbat lan eta produktu ikusteko eta erosteko aukera izanen da, «toki ttikietan gauza handiak gertatzen direlako».
Lide Martinez Abaigarrek Aitona antzezlanaren sormen prozesua erakutsiko du bihar, martxoaren 28an, 11:30ean Elizondoko Akelarre kulturgunean. Doluaren esperientzia pertsonaletik abiatutako lana da, ikus-entzunezkoak eta lengoaia eszenikoa nahasten dituenak. Saioa doakoa eta gaztelaniaz izanen da.
Larunbatean 12:00etan bilduko dira Harriondoa kultur etxean
Hilabete honen azkeneko larunbatean, martxoaren 28an, eginen dute Zugarramurdiko frontoi berrituaren besta eta horretarako egitarau zabala prestatu dute.
Larunbatean izanen da lehenbiziko kontzertua eta Nabasi rock taldeak joko du 18:00etan
Korrika kulturalaren baitan, euskaraz sortu eta ekoiztutako punta-puntako zazpi film labur ikusteko aukera izanen da.
Hizkuntza: Euskara
Oskar Alegria zinemagileak Zinzindurrunkarratz film dokumentala aurkeztuko du martxoaren 28an Elizondoko Txokoto tabernan. 19:30ean izanen da proiekzioa eta ondotik egilea solastatuko da.
40 ardogile eta 25 liburugile espero dituzte martxoaren 28an eta 29an Inharria baserrian eta egitarau zabala izanen dute
2026ko sanferminetako programaren azala eta bestak iragarriko dituen kartela aukeratzeko lehiaketa deitu du Lesakako Udalak, herrian sortu edota bertan bizi direnentzat. Lanak herriko etxeko bulegoetan aurkezteko epea apirilaren 24ko 13:00etan bukatuko da, lehiaketa hauetan ohikoa den sistema erabiliz.
Gaurtik aitzinera ikusgai izanen da Tren txikitoa: Bidasoaren memoria argazki erakusketa Elizondoko Arizkunenea Kultur Etxean. Apirilaren 16ra bisitatzen ahalko da, astelehenetik ortziralera 16:30etik 20:00etara.