Zugarramurdiko frontoi berrituaren inaugurazio besta eginen dute larunbatean

Ttipi-Ttapa 2026ko martxoaren 25a

Itxura ederra hartu du Zugarramurdiko frontoiak eta martxoaren 28an eginen dute inaugurazio besta.

Hilabete honen azkeneko larunbatean, martxoaren 28an, eginen dute Zugarramurdiko frontoi berrituaren besta eta horretarako egitarau zabala prestatu dute. 

Martxoaren 28ko egitaraua

12:00etan emakumezko bi pilota partida (Horietako bat Nafarroako eskuz binakako txapelketakoa: Arrizabalaga-Bertiz / Zabaleta-Arrillaga). 14:30ean bazkaria Azketan (martxoak 20 baino lehen Palazioan eman behar zen izena). 17:00etan joko garbi partida (txisteraz), Senpereko pilotariekin. 18:00etan esku pilota: Murua-Gabilondo / Salaberria-Gaskue.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun