Elbeteko Zapatillera ekimenak Urtaro bat, kontzertu bat egitasmoarekin segitu du aurten eta udaberriaren hiru kontzertu eginen dituzte:
Martxoaren 28an Nabasi rock talde zarauztarra izanen da oholtzaren gainean. 2019an elkartu ziren taldekideak, bertze taldeetan ibili ondotik, eta 2024an lehenbiziko diskoa kaleratu zuten: Lahar.
Apirilaren 25ean Eneritz Furyak irundarrak emanen du kontzertua. Artistak 2017an kaleratu zuen bere lehenbiziko lana eta ordutik han eta hemen ibili da. 2024an hhh izeneko diskoa plazaratu zuen: pop melodiak, sintetizadoreak, esperimentazioa... biltzen dituen lana.
Maiatzaren 9an Urruñako Ødeik estilo desberdina taularatuko du: rapa. Urteetako ibilbidearen ondotik, bere bigarren lan luzea publikatu zuen duela urte bat: Goizegi hiltzeko.
Kontzertu guziak 18:00etan izanen dira. Sarrerak 5 euro balioko du, eta Zapatillera Lagun direnendako debalde izanen da.