Emakumeen Egunaren harira Baztanen antolatutako ekitaldien artean, Katixa Agirreren liburu aurkezpena izanen da hurrengoa, martxoaren 6an 19:00etan Arizkunenea Kultur Etxean. Eleberri historikoa da Barne zerbitzuak, egiazko gertaeretan oinarritua eta protagonistetako bat Bittori Etxeberria duena, Alava sareko kidea izan zen elizondoarra.
Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.