‘tXiotxioka’ dantza eta musika emanaldi berezia izanen dute azaroaren 22an, igandean 10:30etik 11:15era Sarako Lur Berri gelan. Elirale-Pantxika Telleria konpainiaren binakako lan koreografiko musikatua da ‘tXiotxioka’. Euskarazko ikuskizuna, ikusmen-urritasuna duten pertsonentzat ere irisgarria. Ikuskizunaren koregrafia japoniar haikuen hizkuntza poetikoan inspiratzen da. Taula gainean dagoen musikari baten laguntzarekin, dantzariek hitzek sortzen duten mugimendua beraiena egiten dute.
Gora Gora Fest programaren barnean, Essentia magia ikuskizun parte hartzailea taularatuko du azaroaren 22an Hodei Magoak. Arizkungo Herriko etxean izanen da ikuskizuna, 17:00etatik aitzinera.