Baztan Ikastolak sormen eta esperimentazio tailerra antolatu du heldu den asteartean, azaroaren 24an, 16:30etik 17:30era ikastetxean. 2024an sortutako haurrei eta haien familiei zuzendua egonen da saioa eta izena eman beharko da lehenagotik, 948 452 448 telefonora deituta edo idazkaritza@baztanikastola.eus helbidera idatziz.
Lesakako Beti Gazte elkarteak, Lesakako Udalaren babesarekin, joskintza tailerra antolatu du aurten ere, oraingoan urriaren 6tik apirilaren 29ra. Kurtso osorako prezioa 40 eurokoa da bazkideentzat eta 70 eurokoa bazkide ez direnentzat.