Berriki egindako batzarraren ondotik, ez dute aldaketarik izanen Baratzondo elkarteko juntan Ortuellako XX. azienda feria bisitatuko dute Igantzko Baratzondo elkarteko jubilatuek martxoaren 29an. Igandean 08:00etan autobusa herritik atera eta bidean geldialdi bat egin eta gero, 11:00 aldera ailegatuko dira. Feria bisitatu ondotik Ortuella Hotelean bazkalduko dute eta 18:00etan autobusak herrirako bidea hartuko du.
Martxoaren 29an, Lapurdi 1609 elkartearen ekimenez, kantu zaharraren eguna eginen dute Senpereko Oxtikenean. Ekitaldi horretarako hamar urteren bilduma (1999-2009) aurkeztua izanen da, Oxtikenekoak eta Artxeroak abesbatzaren laguntzarekin.
Leitzako Jeiki eta Hernaniko Kantuz abesbatzek musika sakro emanaldia eskainiko dute.
Suhar Koruak emanaldia eskainiko du martxoaren 29an, igandean 19:00etan, Lesakako Harriondoa kultur etxean. Emanaldirako sarrerak 15 eurotan salgai daude Lesakako Udalaren webgunean.
40 ardogile eta 25 liburugile espero dituzte martxoaren 28an eta 29an Inharria baserrian eta egitarau zabala izanen dute
2026ko sanferminetako programaren azala eta bestak iragarriko dituen kartela aukeratzeko lehiaketa deitu du Lesakako Udalak, herrian sortu edota bertan bizi direnentzat. Lanak herriko etxeko bulegoetan aurkezteko epea apirilaren 24ko 13:00etan bukatuko da, lehiaketa hauetan ohikoa den sistema erabiliz.
Gaurtik aitzinera ikusgai izanen da Tren txikitoa: Bidasoaren memoria argazki erakusketa Elizondoko Arizkunenea Kultur Etxean. Apirilaren 16ra bisitatzen ahalko da, astelehenetik ortziralera 16:30etik 20:00etara.