Suhar Koruak emanaldia eskainiko du igandean Lesakan

Ttipi-Ttapa 2026ko martxoaren 27a

Suhar abesbatzak emanaldia eskainiko du igande arratsaldean Lesakako Harriondoa kultur etxean.

Suhar Koruak emanaldia eskainiko du martxoaren 29an, igandean 19:00etan, Lesakako Harriondoa kultur etxean. Emanaldirako sarrerak 15 eurotan salgai daude Lesakako Udalaren webgunean.

19:00etan hasiko da kontzertua Harriondoa kultur etxean

Ahots grabeez osatutako abesbatza da, 2018ko udazkenean ibilbidea hasiz, kantu koralean aritutako hogeita hamar ahots inguru bilduta, prestakuntza mota horretarako errepertorioa maila gorenean lantzeko helburuarekin.

Gizonezkoen ahots abesbatza Esteban Urzelaik zuzentzen du eta Amaia Zipitria da pianojolea.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun