Cederna Garalurrek antolatu du bilera lehen sektorean lanean aritu nahi dutenendako.
Baztan-Bidasoko kanporaketa jokatuko dute.
«Bide segurtasunaz kezkatuak», Elizondoko zenbait gurasok «haurrendako karrika jostagarriak eta denendako karrika seguruak aldarrikatzeko» bizikleta ibilaldia eginen dute. Martxoaren 13an 18:30ean Elizondoko plazatik abiatuko da, musikaz lagundua, eta ordubeteko iraupena izanen du.
WikiEmakumeok proiektuari buruzko dokumentala eta solasaldia Josune Igoa Frantxes, Izaskun Madariaga eta Ana Erasun wikilariekin.
Hizkuntza: Euskara
Emakume pailazoak eta zirkua historian ardatz duen zuzeneko clown ikuskizuna eta dokumental proiekzioa aurkeztuko du Bea Larrañaga artistak Filipa Balbina antzerkian. Martxoaren 8rako egitarauaren barnean antolatu du hitzordua Baztango Udalak, martxoaren 13an 19:00etan Gizarte Bilgunean.
Bihar, ortziralea, izanen da talo jate solidarioa 19:00etan Kataku ostatuan. Labiaga ikastolako talogileak ariko dira taloak egiten eta bildutako dirua Aroztegiko auzipetuentzat izanen da.
Martxoaren 13an 20:30ean Baztango gaztetxean bilduko dira eta batzarraren ondotik afaria eginen dute
Gaurtik aitzinera ikusgai izanen da Tren txikitoa: Bidasoaren memoria argazki erakusketa Elizondoko Arizkunenea Kultur Etxean. Apirilaren 16ra bisitatzen ahalko da, astelehenetik ortziralera 16:30etik 20:00etara.