Mungiako Lukiek eta Leitzako Sodade musika taldeek kontzertua eskainiko dute Leitzako Torrea tabernan. Sarrera sei euro ordaindu beharko dira.
2026ko sanferminetako programaren azala eta bestak iragarriko dituen kartela aukeratzeko lehiaketa deitu du Lesakako Udalak, herrian sortu edota bertan bizi direnentzat. Lanak herriko etxeko bulegoetan aurkezteko epea apirilaren 24ko 13:00etan bukatuko da, lehiaketa hauetan ohikoa den sistema erabiliz.
Gaurtik aitzinera ikusgai izanen da Tren txikitoa: Bidasoaren memoria argazki erakusketa Elizondoko Arizkunenea Kultur Etxean. Apirilaren 16ra bisitatzen ahalko da, astelehenetik ortziralera 16:30etik 20:00etara.
Apirilaren 10 eta 11ko Ittungo Gazte Asteburuan egitarau zabala antolatua dute Iturengo gazteek. Apirilaren 10ean, ortziralean 19:30ean, taloak jateko aukera izanen da eta eguna bukatzeko mus eta bingo txapelketa.