Iturengo Gazte Asteburua ekitaldiz betea dator hilaren 10ean eta 11n

Ttipi-Ttapa 2026ko apirilaren 8a

Sustrai Colina eta Xabat Illarregi bertsolariekin bertso bazkaria izanen dute larunbatean Iturenen.

Apirilaren 10 eta 11ko Ittungo Gazte Asteburuan egitarau zabala antolatua dute Iturengo gazteek. Apirilaren 10ean, ortziralean 19:30ean, taloak jateko aukera izanen da eta eguna bukatzeko mus eta bingo txapelketa.

Ortziralean mus eta bingo txapelketa eta larunbatean mendi itzulia eta bertso bazkaria, bertze hainbaten artean

Biharamunean, larunbatean 08:30ean, herriko mendietan barrena eginen den mendi itzulia abiatuko da. Eguerdi partean, gaztaren pisua asmatzeko lehiaketarekin abiatuko dute triki poteoa. Bertso bazkari bikaina izanen da, Sustrai Colina eta Xabat Illarregi bertsolariekin. Arratsalde ederra pasatuko dute bertsolariekin eta trikitilarien doinuek kantuan eta dantzan. Eguna akitzeko Dj Endararen eskutik goizaldeko bortzak arte guttienez luzatuko da besta.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun