Lesakako Beti Gazte elkarteak urteko batzarra eginen du martxoaren 6an

Ttipi-Ttapa 2026ko martxoaren 4a

Joan den urteko batzarraren akta irakurriz eta, bidezko bada, onartuta hasiko dute ortziralean Beti Gazte elkartearen aurtengo ohiko batzarra.

Lesakako Beti Gaztek urteko ohiko batzarra deitu du martxoaren 6an, ortziralean, 18:30ean lehen deialdian eta 19:00etan bigarrenean, elkartearen egoitzan. Iazko batzarraren akta irakurri eta, egoki bada onartu ondotik, batzarreko akta onartu eta sinatzeko hiru bazkide izendatuko dituzte. Gero, 2025ean egindako ekitaldiak eta kontuen balantzea aztertuko dituzte, 2026ko ekitaldiak eta aurrekontua, kuotak eguneratzea, informazioa eta bertze gaiak aztertuko dituzte, eskari-galderen txandarekin bukatzeko. Ondotik aperitibo ttiki bat ere eskainiko dute.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun