Aurtizko plazan hasi eta Iturengo plazara arteko bidea osatuko dute biharko Korrika Ttikian.
Ekhiten Lesakako energia komunitateak autokontsumorako proiektuaren aurkezpena eginen du martxoaren 27an, ortziralean 18:00etan, Lesakako herriko etxeko batzar aretoan. Proiektuaren zehaztapenak, banaketa proposamena, aurrekontua, dirulaguntzak, bazkideen diru ekarpenak, epeak eta bertze zenbait gairi buruz ariko dira.
Korrika Kulturalaren barrenean, Bertso Korrika saio esperimental berezia izanen dute ortziralean Gaztelun.
Udalbiltzaren Geuretik Sortuak programako azken edizioan lau film labur osatu dituzte, tartean Raul Barreras zinemagileak Baztanen grabatutako Bitartean, gero. Filmak Lau haizeetara izenpean proiektatzen ari dira orain herriz herri, eta martxoaren 27an Arizkunenean izanen da 19:00etan.
Jose Angel Altzuguren Kotto beratarrari buruzko Gutun bat Kottori dokumentala Arantzako liburutegian pantailaratuko dute. Ortzirale honetan, martxoaren 27an, izanen da, 19:30ean.
No Drama Tolosako (Frantzia) indie punk laukoteak Elizondoko Txokoto tabernan joko du ortziralean, martxoaren 27an 22:00etan. Emanaldia debalde izanen da.
2026ko sanferminetako programaren azala eta bestak iragarriko dituen kartela aukeratzeko lehiaketa deitu du Lesakako Udalak, herrian sortu edota bertan bizi direnentzat. Lanak herriko etxeko bulegoetan aurkezteko epea apirilaren 24ko 13:00etan bukatuko da, lehiaketa hauetan ohikoa den sistema erabiliz.
Martxoaren 19tik 27ra Leitzako liburutegian ikus daiteke. Astelehenetik ostiralera, 14:00etatik 20:00etara. Setem elkarteak antolatuta, Arropa garbia mundu mailako kanpainaren parte da.
Gaurtik aitzinera ikusgai izanen da Tren txikitoa: Bidasoaren memoria argazki erakusketa Elizondoko Arizkunenea Kultur Etxean. Apirilaren 16ra bisitatzen ahalko da, astelehenetik ortziralera 16:30etik 20:00etara.